BCCCAP00000000000000000001804
Udaletxeak, alperrik beren bizia ematen ari zi– rala ikusi zuenean, galerazi egin zuen Dardarren etxez gora iñor joatea: - Utzi pakean mendian intxixuari. Jo dezala orroa, nai badu, aspertu arte. Tximixtak izutzen du jendea. Ura da beldurgarria. Trumoiak iñor gutxi. Agian bera joango da aspertuta. Zaindu de– zagun denon arte erria, emen askoz babes errexa– goa daukagu-ta. Dardarren belarrietara iritxi zan udaletxeak artu zuen erabakiaren berri, ta ala zion berekiko: - Bazenuten ordu, arratsean banaka ta binaka arrapatuko etzenutela etsitzeko. Animali gaixtoa dek ori. Denak izutu dituen ontan, arro geratuko zan gure intxixua. Orain erasoko zidak neri. Uste gabekoren bat izan ezik, bakarrik badabil beñe– pein, ez niok ni orren aixa menderatuko. BASAJAUN TA BIBOTE AUNDI Basajaunak bazekien iñor etzala pagadi alde artara joaten ausartuko. Erritarrak artara jarri ziran. Orroak etzion iño– ri kalterik egiten. Ezta aldapa artan zegoen Darda– rri ere. Pagadia andik urrun zegoen. Etxez beera botatzen zituen ardiak, eta .arratsean estalpera sar– tu. Mendi-gain aietan egin zezala nai zuen aña ka– rraxi. Oni beldur bizia ziolako, ez baizuen beera– go etortzeko biotzik, Bibote-Aundi, berriz, erdi zoro oietakoa, bo- 135
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz