BCCCAP00000000000000000001804

koak ote dabíltza burruka? Orí nor dala uste dezu? -galdetu zíon senarrak emazteari. - Len ere esan dízut: Praíxku Bíbote-Aundí burrukaria. Orren burruka-saío bat baño geiago ikusia nago ni. - Jesus! Orí gizon tzarra! Orren begiratua! Gu bíok aña bada bakarrik orí. Sakristauak eta bere emazteak bikote pollita egiten zuten arren... - Dardar ez det ezagutzen ondo. Baña onek badu geíagorík. Beste baten ígesí joan da emendík. Au bai; au ezagutzen det ondo. Oraín badakígu emengo intxixua ez dala Dardar -zíon emazteak. - Nik ez nuen ezagutzen. Kristaletík begira ikusi detenean, aurrez-aurre begiratzea ez naiz au– sartu, zearka besterik. Baña arek ez giñun gu ikus– ten. Izan ere, sukaldea baño beerago dago arek oñak zeuzkan lekua, eta lepotik gorakoa eramaten zigun. Egunen batean ikusíko degu oietakoren bat illa mendí ontan. Au igesí joan da. Iaioa ízango da puñalarekín. Alare, au ízutzen duena, ez da nolanaikoa. Dardarren etxe aurretik igaro naiz. Orrek atzetík egín du buelta. Orduan artu diot au– rrea. Zergatik etorri ote dan atzetik? Orain bada– kit, zuk au ezagutzen dezun ezkero: aldapako orrek ízutzen duelako. Bí erraldoíen burruka dabíl emen. Ez dakit zeín gallenduko dan. Mendiko jabe nor geratu ote dabiltz? - Diru zikin orregatik ez zuk zure bizirik arraixkatu orrela. Utziozu Jan orri. Ez gaitu orrek zorionekoak egingo. - Bai, Iñaxi. Ez degu diru orren bearrik izan gaur arte ondo bizitzeko, ta aurrera ere ez det uste. - Utzi zaiegun bi erraldoi oiei, beren arazoak bien artean erabakitzen. 134

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz