BCCCAP00000000000000000001804
aundi aiek kristalean zapalduak zeuzkala. Mar– gotzeko brotxak ziruditen. Sakristauak ederki ikusten zuen. Emazteak ez, ordea, oraindik. Onek, senarra izutua, itzik ezin asmaturik ari zala antz emanik: - Etzaitu nolanai izutu! Zer dezu? Beldurrak daldaraka zaude -esan zion. - Leiora begira zazu. Begiratu zuenean, karraxi egin zuen, ura bere puñal zorrotza eskuan zeukala ikusi zuen-ta. - Ori animalia! Ori al da intxixua? Baña ez Dardar! Praixku burrukaria da ori! - Zaude ixilik! -eskatu zion gizonak-. Bestela, ixtilluak izango dira emen. Puñala astinduz, alako zemai bat egin zuen Bi– bote-Aundik, emazteak ezagutu zuela ikasi zue– nean. - Ori barrura dator, eta al degunarekin babes– tu bearko ditugu atea eta geron buruak. Bestela, biok bertan ilko gaitu. Ori esan zueneko, Bibote-Aundi buruan joko ez joko, tximixta bezela, kristala txeetuz, sartu zan sukaldera pelota añako kaiku-arri borobil bat. Nork tira zuen ere begiratu gabe, makurka– makurka, iru milla arrainuk ez badu, laxter ezku– tatu zan Bibote-Aundi erri aldera. - Ori bai norbaitek izutu duela! Laxterka ez– kutura joan da. Arri orrek buruan jo balu, aztuko zitzaizkion puñalak eta eltzaorrak. - Artzaren barrutietan sartze orí etzaidak ko– meni -esan zuen Bibote-Aundik, eta mendiaren beste aldetik pagadi zaarrera jo zuen. Aurreko leiotik begiratuz, sakristauak beste erraldoi bat ikusi zuen mendi aldera artzen. - Arritzekoa! Zer da emen? Zenbat intxixu da– biltz? Ez ote dira geiago, edo garái bateko jain- 133
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz