BCCCAP00000000000000000001804
sakristau izutuak. Kilometroak zekarzkiten biak laxterka. Sakristaua oartu zan etzala etxe aurretik pasa kankallu ura. Zergatik egin ote zuen ori? Bide galtze izugarria. Eskerrak orri, aurrea artu zion. Bestela, arrapatuko zuen. Intxixuak etxeari buelta ematerako, besteak txuxenean atzera utzi zuen. Alare, erriraño jarraitu zion, eta etzan sakristaua nai ordurako etxean sartu, urbil baizeukan etsaia. Emazteari deitu ta atea zabaldu zionean, izu– tua sartu zan. Al zuten ondoena itxita, babestu zuten atea. Sukaldean pixtuta zegoen argia ere itzali. Gizaundi ura, etxera baño len arrapatu etzue– lako, sukaldeko kristaletik, kanpo aldetik alegia, begira zegoela somatu zuen sakristauak, zer itzegi– ten zuten entzun nairik, bere bibote aundi aiek kristalari erantsiak, eme barrura. Arek etzuen ezer ikusten illunera, abotsa entzun besterik. Barrun– goak, ordea, ederki ikusten zuten kristalean zegoe– na, sakristauak beñepein. Emazteak oraindik etzan oartu ta ala galdetu zion: - Norbait ikusi al dezu? - Bai. Ta etxeraño atzetik jarraitu <lit. - Eta ezagutu al dezu? - Urruti xamar ikusi det, eta illunpean. Gizon zangar beldurgarria. Baña ez det ezagutu. Inguru auetakoa ote da gero? Bibote aundi oiekin ez <lago ezagutzerik. EstuAsuna zan, bai, ura sakristauarentzat. - Berriz joan bear al dezu? - Ezta pentsatu ere! Suerteak lagundu <lit. Bes- tela, aren puñalaren puntan geratuko nintzan. Diru zikin ori baño geiago maite det bizia. Esaten zuten guztia entzunaz, oraindik leiotik begira zegoen gizaundi ura, eulia bezela, bibote 132
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz