BCCCAP00000000000000000001804
Lenengo artzaiak bakarra ikusi zuen. Berak ere bai. Baziteken, ordea, beste lagunen bat edukitzea, etsaiak nondik nora zebiltzan salatzalle bezela. Basajauna ez baizan eroa. Zalantz onek buru– auste batzuk ematen zizkion. Berari erasotzean, orduan izango ziran kontuak. Batzuk etsiak zeuden eta okerrena pentsatzen zuten: errira sartzen asiko zala. Ta beldurrak atze– ra erazten zituen. Modu artan lau gizon il zitue– narekin, bakarka nola ausartu? Alare, denak etziran oraindik izutu. Dardarrek ikusten zuen etortzen, illunabar alde ortara, eliza– ko sakristaua, ta naigabe ematen zion, intxixuaren puñalpean galduko zan beldurrak, ura ta erretorea beste lagunik etzeukan errian-ta. Baña azkenean gizon emea izaki. Arrats batzuk igaro ta, pagadi zaarraren ondo– ra igo zanean, Bibote-Aundi an baizan mutilla, orra non ikusten duen, makurka-makurka beraga– na datorrela, esku batean eltze bat, bestean puñal zorrotza muturretik artuta, egundoko gizon-puska. Lenengo, Dardar iruditu zitzaion. Meaxtagoa, bi– bote aundi batzukin. Besteak etzuen olakorik. Baña nork zekien, ez ezagutzeagatik, ez ote zituen erantsiak izango? Izutu ta daldaraka, ertzañak gogoan, etxe alde– ra abiatu zan laxterka, animali zakar aren aurrean bakarrik, larritua. Etsi zuen arrapatuko zuela. As– koz geiagoa izaki aldapa beera artan. Dardarren etxe aurretik, atea jo edo ez jo an sartzeko ibilli ondoren, bera izan zitekela eltzao– rra-jotzalle ori ta eriotzak egiten zituena ta orain atzetik jarraitzen ziona, oraindik ez baizuen ondo ezagutzen, -illunpean ta beldurrak ezin igerri-, etxea utzi ta erri aldera malda beera artu zuen 131
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz