BCCCAP00000000000000000001804

ARTZAIAK JOKOAN Ermita txiki baten ondoan, bazan ardangela koxkor bat. Garai artan, armal-arrobia zala-ta, ondo zijoana. Lanak bukatu ondoren, erdi porrot egin zuen. Gaur oraindik txutik badago ere, ia erorian. Ezker aldeko tellatuak azpia jota dauka, noski. Oraindik bizi da, baña akerra baño egosko– rragoko mutil zar baten mende. Ez dauka gaurko egunean jendeak orduko joe– rik. Izan ere, bazter guzietan ura ez bezelakoak ari dira zabaltzen: askoz txukunagoak, aukera obea, erosoagoak, saltzalleak ere maitaleagoak. Orduan bai, joan-etorri aundia zeukan ara, ba– serri artean ta bide zabal baten ondoan baidago. Igande ta jaietan batez ere, jendeak joera polli– ta zeukan. Inguruko nekazari ta artzaiak maitea zuten, negu aldean beñepein. Baña «kontrabandis– ten kabia» izen orrekin zan ezagutuena. Beren batzarrak an egiten ornen zituztela. Antziñatik ori ,zegon zabaldua. Alare, negu-partean artzaiak ziran jabe. Goie– rritik etorritako ta inguru aietan bizi ziranak, ura zeukaten beren babesa. 13

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz