BCCCAP00000000000000000001804
odol ziatuaren gañean erantsia ta illotza, arkitu zuten. Ea Dardarrek arrazoi zuen, arek or nor zebi– llen bazekiela esaten zuenean; edo berak, iñork ez antzik ematearren, goien egiten zuen lana. Puñalez illa zegoen, bizkarretik sartu ta bula– rretatik ateratzeraño muturra. Sastako ikaragarria. Exerita zegoen lekuan josiko zuen noski. Zera– mazkien armak etzioten asko balio izan gizarajoa– n. Dardarrek, ardiekin zebillela, jexten ikusi zi– tuen. - Gizarajoa! Ez da, bada, esanaren paltan. Amaikak joan bear dezute ankaz aurrera, gora joateari ez badiozute uzten. Ezer ere erabaki gabe galdu zuen bizia. Beste egun batzutan etzan iñor ausartu. Ames– Iarientzat dirua pozgarria zan. Baña udalzain giza– rajoa puñalarekin alderik alde zulatua ikusi zute– nean, jendeak atzera egin zuen. Beste bat ere Iaxter etorri zan endorearengana, ta onen baimenarekin zeletan jarri au ere. Lenen– go iru arratsetan Dardarren etxea zaindu zuen onek ere, lengoak bezela. Baiña andik etzan iñor erten ta sartu. Azkenean, saria irabaziko bazuen, udalzaña bezela, goiko pagadi zaarraren ondora igo zan. Goizean, ordea, etzuten errira sartzen ikusi. Non ote zegoen? Erriko jendea joan zanean, udalzaña arkitu zu– tenetik inguru xamarrean, puñalaz atzetik aurrera– ño zulatua arrapatu zuten, auspezka eroria bere odol-putzuan ta illa. Orra bi eriotz, ezer garbitu gabe. Ura ere nola jexten zuten ikusi zuen Darda– rrek. Goibel-goibel begira egon zitzaien, ezkutatu ziran arte.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz