BCCCAP00000000000000000001804

DIRUAREN ATZETIK Udaletxeak batzar txiki bat egin zuen, eta ogei ta amar ontzako urre jarri, intxixu ori bizirik edo illa arrapatzen zuenarentzat. Etzan sari txarra. Laster asiko ziran amets orren atzetik, ustez zerbait ziranak. Bitartean, Basajaunak bota zuen bidean jarri zitzaion etsai bat. Baña beldurgarriena aldapa ar– tan zeukan oraindik, besteren ixtilluak ikusten la– sai bizi zana, sari ura azkenean berak jaso bearko zuela pentsatuz. Onen esanak etzituen iñork ontzat artu, eta etzion iñori beldurrik sartu. Dirua! Uraxe ikusten zuten. Aren ametsetan jarri ziran, arraixku guziak aztuta. Intxixuak, berriz, ondo saritua ta geiagoren . itxaropenean Dardarrekikoak egiten bazituen, bere atzetik zebillenari etzion utziko. Bestela, bera galduko zan. Arek, iñor oartu gabe egin nai zuen lana. Men– dia zenbat eta askeago, orduan ta errexago. urbil– duko ere, lekukorik gabe, etsaiarengana. Arratsean mendi artan zebillena, bada, beti arraixkuan ibilli– ko zan. Eta, errian askok uste zuten bezela, Dar– dar izanik ango intxixua, segurua etzan izango aren etxe inguruan ibiltzea, bere zelatari bezela. Bibote-Aundik ikasi zuen bere buruari saria ja– rri ziotela. Zoriontsu par egiten zuen berekiko, esanaz: - Pollita izango Iitzake sari ori nik irabaztea. Orren buru aundi ori, Dabid'ek Goliat'ena bezela moztuta, orí esku batean, bestean eltzaorra, ori dala intxixua ta udaletxera joango banintz, nork 127

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz