BCCCAP00000000000000000001804

izatea ere... zergatik ez? Oraindik Dardar zala– koan zegoen endorea. Baña nola arrapatu? Lotze– ko agindu bear zuena, berareh alde baizeukan. Erretoreak igerri zuena, etxetik asi zaio. Orra lenengo eriotza egin. Nor izango ote zan urren– goa? - Ez dala aldapako artzai ori orko intxixua? Ea ortan ere arrazoi duen. Basajaun dala kontra– bandisten buru. Nor ote da ori? Don Lukas bere artaduna lagun maitetzat eduki arren, ea bera dan billaua. Galdera asko egiten zizkion endoreak bere bu– ruari. Baña batek zeukan arrazoi: erretoreak. Arek igerria asi da gertatzen. Bere etxean gañera. Dar– dar izan edo ez, geiegi arrotu etzedin, arekikoak egin bear zituzten. Etzebilkien buru-auste makala. Orain nondik sortu errian bear zana? Alare, etzan iñor oartu ezer palta zanik. Denetik zetorren nai aña. Gure Basajaunek, etxetik atera gabe ta arraixku gutxire– kin, nonaitik zekarkien naiko gauza, saritutako langilleen bitartez. Eta iñork etzekien nor zan bera. Endorea arritua zegoen. Ordurarte etzuen uste erri artan ainbeste kontrabando sartzen zanik. Ez bera besteren ogibidea moztera joan zanik ere. Basajauna, bera baño emeago izaki. Ixilik eta mandorik gabe egiten zuen lana. Bera ezkutuan geratuta, ordekoak bota aurrera. Erriko zergik or– daintzen ote zuen? Ezetz zerizkion. Arrapatzean, denen ordañak eman gabe etzan geratuko. Kenduko zizkion berriz kontrabandoan ibiltzeko lañezak. Intxixuari baño amorro aundiagoa artu zion kontrabandista orri, nor baizan ere. Astindu bear zituen udal-ertzañak, ea arrapatzen zuten. 126

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz