BCCCAP00000000000000000001804

bai noski. Leiotik erten zan, au kanpotik itxirik . Baña odola ixuriz aldegin zuen. Txakurrak, atetik erten ta zaunkaka egal artan gora igo ziran. - Madarikatua! -zion semeak-. Or zebillen, baña iges egin digu. Alare, baditu bereak. Ez du suerte malaka. Nere anaiaren eriotza ez da ortan geratuko. Bi ertzain bertan utzita bada ez bada, intxixua etortzen bazan ere, aita-semeak, beste bi ertzaiñe– kin, illa artu ta errira etorri ziran. Andik noizbait riabaitu zituzten txakurrak atarían. Aitak semeari onela galdetu zion: - Dardarren antzik artu al diozu? - Ezta itxurik ere. Mee ta aulagoa iruditu zait. - Emendik aurrera, erasoari eraso egin bearko diogu.. - Madarikatu orrek, negarra ekarri digu etxe– ra. Baña zure arrokeriak ere ez dute luzaroan iraungo. Ordañak artuko dituzu. Illetak •egin ziranean, erriak ondo erantzun zuen. Negar egin ere bai. Dardar bera ere an ikusi zuten serio-serio. Endoreak 6etiko utzi zuen kontrabandoa. One– la zion: - Orra etxeko eriotz batekin gure kontraban– doak bukatu! Orko irabazi guziak deabruak era– man ditzala! Gaurtik aurrera alegiñak egingo ditut intxixu ta bere bultzagille Basajaun urde ori arra– patzeko. Egundoko gizona dala; inguru guzian ez dala alakorik ezagutzen, Dardar besterik. Bibote aundi batzukin, sudur luzea, xerall xamarra. Ez <lira auek Joxe Iñaxioren ezaugarriak... Baña nork zekien? Beldurrak aidean eta illun– petan ikusi zuten bere semeak. Nolakoa zan antz ematen etzan errexa izango. Biboteak erantsiak 125

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz