BCCCAP00000000000000000001804

Ikaragarria! Bibote aundi batzukin, sudur luze bat, puñal aundi ura eskuan muturretik artua, trumoi baten otsean oiu egin digu: - Mutillak, bizia maite badezute, anka emen– dik, <lena dagoen bezela utzita! »Guk egoaidera ederki ikusten genduen. Baña ez nuen uste arek ikusten giñunik, eta ez giñan ateratzera ausartzen. Atean baizegoen bere arma– rekin jarria. - Ez al dezute entzun edo bertan geratu naiago dezute? »Tira dio bere indar guziarekin nere anaiari, ta belarri ondoko txokon guri ortatik sartu ta beste aldetik ertenaz, zutoiari josia utzi du. Ni orduan atzeko leiotik jauzi batean erten ta etorri naiz. Biak txabolan geratu <lira. Utzi ditzagun gure al– perrikako negarrak, aita, ta goazen. Garbitu bear degu intxixu ori. - Nola ordea? Besteren bat ez badigu iltzen... - Deitu ertzañak, eta gure bi txakur aundi oiek artuta goazen. Ura bordan kontrabandoak ikusten ibilliko da. Txakurrak nai ta nai ezkoak ditugu. Bestela, beste norbait il da igesi egin lezake. Esan ta egin. Lau ertzain armatuak eta aita– semeak bi txakur aiekin, txuxenean, kontraban– doak utzi zituzten lekura joan ziran. Bordara iritxi ziranean, bi txakurrak itxumus– tuan barrura sartu ziran. An zebillen intxixua kontrabandoak ikusten. Ango txakur-zaunka ta karraxiak eta intxixua– ren oiu ta ixkanbillak! Ortzetan txikitua izango zutelakoan, joan ziran barrura. Baña an etzegoen intxixurik. Txakur ba– tek zauri txiki bat bazeukan; baña ezer gutxi. Intxixuari, ordea, galtzen erdia ortxe kendu zio– ten. Odol-arrastoak bazeuden. Txakurrarena ere 124

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz