BCCCAP00000000000000000001804
Bibote-Aundik ikasi zuen noski zer joko egiten zioten, Basajaunak esanta. Lenagoko garaiak baño len eraso zion, aiek zetozen inguru artan. Endorea etxetik entzun eta urduri leiora atera zan. Eltzaorra entzun orduko, aizkatu ziran gure mandoak. Bota zituzten beren zamak. Lauk etxe aldera jo zuten; baña zearo izutuak. Ikusi zituen endoreak eta txarrena pentsatu zuen: eltzaorrak bidean arrapatu zituela. Etzan aien artera sartzera ausartu. Barrendik atea zabal– du zien eta berak sartu ziran. Baña bera leioan ge– ratu zan, zer entzungo. Andik puska batera, aldapak beera laxterka so– matu zuen bat. Bai bereala ezagutu '¿re bere semea zala, ta atarira erten zan. Bere seme zaarrena zetorren, izutua ta nega- rrez. - Zer gertatu zaizute? - Okerrena, aita, okerrena! - Anaia non galdu dezu? - Goiko artzai-txabolako erdiko zutoiari josia puñalarekin intxixuak! - Orduan illa? - Bai, aita, bai, zoritxarrez! - Ai, nere seme maitea! Orixe bear genduen orain! Orra erretorearen igerpena! Nola deskuida– tu zerate? - Lasai-lasai kontu-kontari gatozela, uste ga– bean entzun degu eltzaorra. Mandoak, irrintzika ta ostikoka, asi dira jauzika. Bota dituzte zamak. Aiekin etzegoen ezer egiterik. Dena zegoen bezela utzi ta etorriko giñan ere pentsatu degu. Baña obea izango zala goiko txabolan gordetzea denak. Ara bildu ditugunean ta ertetzerakoan, aurreko atean azaldu zaigu intxixu ori, bidea ixten digula. 123
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz