BCCCAP00000000000000000001804

natuak ikusten zituen, erretorearen itzaldi ondo– ren. Min ematen zion. Polliki-polliki salaketak ere asi ziran. Batez ere emakumeak zeuzkan aurka, erretorearen alde. Alare, batzuk ontzat artzen zu– ten berak zeraman bidea. Jakiña, sarraski ortatik zerbait irabazten ari ziranak. Beste asko, ordea, itzaldi sutsu arek emetu zi– tuen. Etzala, alegia, dirua gauzik onena. Endoreak artu zuen bidetik, batzuk aberastuko zirala; bes– teak, berriz, len baño okerrago geratu, gure artzai gizarajoak bezela. Eta etorkin oiek beren oitura lasaiekin erria usteltzen ari zutela. Iritzi ontakoak ziran emakumerik gejenak,. eta endorearei1 emaz– tea zoratuena. - Mendiko ixkanbillak ez gaitu ainbesteraño izutzen. Erriko zarata au okerragoa da. Gau ta egun emengo jendearen ibillia! Gurasuok gure seme-alabak ustel oietatik ezin berexirik. Eta erru . guziak zuk dituzu -zion emazteak noiznai bere se– narrari. - Zaude ixilik, emakumea, buruko miña egi– ten didazu-ta. Beti sermoi nazkagarri orrekin! -erantzuten zion, eta tripak jaten aldegiten zuen andik. Eraso gaiztoagoa laxter etorriko zitzaion. Erre– torearen itzak ez bazituen entzun nai izan ere, be– reala beteko ziran. Oartu zan noski Basajauna, endoreak asi zuen kontrabandoaz, eta orí berak zeraman martxa– rentzat kaltegarri zala. Don Lukasek ere adierazi zion arraixku ori. Otsoak laxter azalduko zituen belarriak. Endorearen bi seme kontrabandistak, aitak esanta, beti goiz xamar etortzen ziran, eta men– diaren ezkutuko egaletik, intxixuak orroa jotzen zuen lekutik urruti. 122

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz