BCCCAP00000000000000000001804
bertan zeukan, etorkin aberatsak ordurarte bezela jarraitzen bazuten beñepein. Erretorearen itzaldiak asko naigabetu zuen. Errian orain geienak billautzat jotzen zuten, bene– tako lapurtzat, erriaren etsai, igande artako itzal– diak begiak zabaldu erazi zizkien-ta. Dimari maitasun geiegi artu zion. Etzuen iño– ren aolku onik ·entzun nai, berriz. Geroztik ere, erretoreak, bide ori galerazteagatik, Dardarrek bein esan zizkionak kontatu zizkion. Baña endoreak par egin zuen, erraldoi aren ge– zurrak sinisteko ain xinplea zalako erretore jauna, ta berean jarraitu zuen. Don Lukas berak ere, lagun-itxuran, noski, or bazala kontrabandisten bum egiten zuen Basajaun esaten ziotena. Uzteko kontrabando ori. Bestela, ibiltzeko erne, arratsen bat gorria ez bazuen ikusi nat. - Aolkua da ori edo zemaia? -erantzun zion endoreak-. Kontrabandoa ez da zillegi. Arek ain– beste eskubide daukat nik ere ortarako. Arra– patzen badet, larrutik pagatu bearko du dena. - Zu bazabiltza, bada. Edo, endorea zeralako, dena dezakezu? - Nola dakizu nik kontrabandoan ekartzen di– tudala, errian bear diran gauzak? - Erretoreari galdeiozu eta arek erantzungo dizu. - Bai. Erretorea ta auntzaren gaberdiko eztula berdiñak <lira. Nere izen ona zikindu besterik etzuen egin. - Orregatik etzaite asarretu, kontrabandoan zabiltzala badakigu-ta. Neri ez dit ajolik. Baña la– gun bezela esaten dizut erne ibiltzeko. Endorea asarre zebillen. Denak bazuten aolku– ren bat eman bearra. Erritarrak ere bi salletan ba- 121
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz