BCCCAP00000000000000000001804
baizik, zuzen etzabiltzalako. Ni ortarako apaiz egin nintzan: erriko okerrak salatzeko ta onez– onean txuxen eraman arazteko. Ez banu beteko, Jainkoaren zigorrak laxter joko niñuke. Apaiza igerlea da. Gogorkeri-zigorketan zuek zerate iaioak. - Ez ote zera gero zu besteren gauzetan nastu? Eta zigorra merezi? - Irakurri zazu Ebanjelioa, ea Jesusek nola itzegin zuen. Aurka dagoenik ez dezute entzun nai. Aldekoa bakarra. Zigortu? Zere burua betiko ondatu nai badezu, aukera oberik ez daukazu. Ze– maiak ez naute nere bidetik baztertuko. Ez, endo– re jauna, ez. Zuzen ez dabillenari min emango diote nere salaketak. Utzi dezala bide ori. Bestela, aurrera ere salaketan jarraituko det. Izenak gorde– ta, ori bai. Ez daukat beste eginkizunik, eta garbi esango dizut: intxixu orí kentzeko modurik ez ba– dezute egiten, larriagoak etorri ditezke. Egun sa– miñak iritxi litezke erri maite ontara. Or dabille– na, edo dabiltzanak, zerbaiten atzetik dabiltza, ta aurrerago sartzen asiko dira. Orko zirikatzallea ez ote dabil gero barrurago sartu nairik? Agian zure lagunik maiteenetakoa, errian bizi dana. Ori bai zuen egitekoa dala, ta lenengoa gañera: etorkiñak baño lenago <lira gure artzai gaixoak. Malkoak ze– tozkidan, mendi oietako utsuna nabaituta. - Or dabillena ez da Dardar besterik. Orrek mendia beretzat nai zuen, eta ederki iritxi du bere naia. Don Lukas ere nerekin bat dator ortan. - Ni ez, berriz. Ori ez da orren eroa. Mendia irabazi badu, zertarako. dabil orruka zuek aberas– teko? Orren beldurrak dabiltza intxixuak, aurrera ezin ausarturik, amar gizonen indarra badauka be– rak bakarrik-eta. Ori balitz ere, saia zaite egia ja- 119
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz