BCCCAP00000000000000000001804

nen aurrean belauniko jarri ta barkazioa eskatuko dizut. - Utziozu orri pakean. Erriko endoreak itzal pixar bat geixeago merezi du. - Arrazoi osoa daukazu ortan. Baña ez lapu– rretarako. Ta neregatik itzal ori ez dezu galduko. Nere eginkizuna ez da besterik: gaizki dagoena sa– latu, gaizkillea aipatu gabe. Beste oiek erriaren esamesak dira. Ta badakizu: ondo gogoan artu alako erderazko esaera ura: Otsa daraman ibaiak, ura ere badaramala. Erriaren salaketak beti aintzat artu bearrak dira, batez ere endore batek. Egia badio, zuzendu. Arazo ortan ez daukat zer– tan sarturik. Ni animen artzai nago. Baña erri– agintariak aren serbitzurako aukeratzen dira; ez nai dutena egiteko. Etzaitut zu bakarra sartzen. Uztarpe ortan nago ni ere, erriaren serbitzurako etorria bainaiz. - Erriaren ona billatzea pekatu da orduan? - Iñork ez du olakorik esan. Ori da zure egin bearra. Baña etorkin kaxkarin oiek ez dute erri ontan on aundirik egiten. Aberats alperkerian bizi diranak eta gorputz-animaz usteldutako jende asko dabil emen. Oiek ekartzeagatik jaiak anto– latzen ibiltzea ez dago ondo. Dagoeneko, erriko neskatx iñoxente batzuk asi dira atzetik. Oien iz– kuntzik ez badute ulertzen ere, loxintxak bai, ulertzen dituzte. Ortatik letozken ondorenak ondo neurtu ta ikasi al dituzu? Orduan bai erriak zu sa– latuko ziñukela. - Erria nastu ta bi zati egin dezu beñepein, ta orren ondorenak, bai, garbi asko ikusten ditut. Edozeñek konponduko du au orain. Emaztea ere zearo aurka jarria daukat. Ikusten nauen bakoitze– ko, ez dit besterik salatzen. - Ori, endore jauna, ez da nere errua, zurea 118

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz