BCCCAP00000000000000000001804

lasai-lasai, .etzeukaten ezeren presik, elkar-izketan igo ziran. Goiko ermitatxoan otoiiz luzeak egin zituzten: santuen letariak eta nik bai al dakit zen- . bat olako. Gero, ermitaz kanpora, oiuka zion be- rriro apaizak Jau aldiz: - Sancte Michael! - Ora pro nobis! -sakristauak. Gero ur bedeinkatuarekin zipriztindu zituen inguruak. - Ur bedeinkatuari deabruak usai txarra artzen dio -zion erretoreak. - Bai. Gaurko zure araoketa onengatik, arrats ontan ere lasai joko du eltzaorra intxixuak. Ordu– rako aizeak eramango baidu dena -zion sakris– tauak. - Dana dala, guk beñepein legea bete degu, ta ortik aurrerakoa Jainkoaren esku dago. Gizonak ekin ta Jainkoak egin -erretoreak. - Au emengo bakardadea! Non ote dabiltza gure artzaiak? -sakristauak. - Arrazoi dezu. Len, igotzen nintzan bakoitze– ko, zortzi-amar artzai txapelak erantzi ta agurka emen urbiltzen •zitzaizkidan, gazta eder bana eske– ñiz eta biotz-biotzez gañera, «Berrori ere etorri al da, bada, mendi-alde auek bedeinkatzera? Ar bitza gazta kaxkar auek, anbat berorrek obeak edukiko ditu baña» mazal-mazal esanaz, zekarte– na ezer gutxi balitz bezela. Emengo artzaiak ez dakite, opariz ez bada, eskerrak ematen, orrekin · itzari indar emanaz. ' - Aiek etziran orduan, zuri araoketara lagun– duz, esku-utsik legea betetzera bakarrik etortzen. Beren ezerezetik zituzten gauzik onenak eskeintze– ra bai. Beartsuaren legea ori da: duena eman ta artu ez. 115

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz