BCCCAP00000000000000000001804

koa etorri. Erriaren lautatik iru, len berea zuena, erretorearen zoritxarreko itzaldiak kendu zizkion geienak. Bere pekatuak ageri-agerian utzi zizkion. Ize– nik ez bazuen esan ere, endoreak bezin ederki ulertu zuen erriak. ERRETOREA TA ENDOREA Elizatik ertetzea etzuen ongi egin endoreak. Ezin burutu, ordea, beti jo ta jo ari zitzaion apaiz egoskor aren itzaldia: erriaren bizkar aberasten ari zala; zergak ere etzituela ordaintzen aizkatu zuen. Ori endorea zala denak zekiten. Kontrabandoan arrapatzen zutenen bati munta koxkor bat ezartzeko, oraintxe bai aginterik gabe utzi zutela. Ilko zuen pozik erretore kaskallu ura, arek erriko gora-beeretan zertan sarturik etzeukan-eta. Ezin kabitu zan gizarajoa bere praketan. Baña ixi– lik eraman zuen, urrengo itzaldia gogorragoa egin– go ziolakoaren beldurrak. Urrengo goizean, patxaran-patxaran, sakris– taua berekin zuela, ur bedeinkatu ontzia, ixipu ta guzi, ta otoitzen liburua galtzarpean, mendira igo zan erretore jauna, an ekaitz, izurrite, guda, tru– moi ta tximist, legorte, ugolde ta sorgiñen aurkako otoitzak egitera, goiko San Markosko ermitatxora. Eguraldi gozoa zegoen, eta apaiz-sakristauak, 114

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz