BCCCAP00000000000000000001804
»Erriak ondamendira daraman martxa au ez badezute lenbailen mozten, intxixuaren atzaparre– tan eroritakoren batengatik aurki negar egin bear– ko degu. Zertarako dituzute orduan, zikinkeriz irabazitako diruak? Orain artekoak emen utzi di– tuzte. Datozenat ere uztaipe ortatik igaro bearko dute. Jainkoari ez dio iñork luzaroan irririk egin– go. Ez zirikatu, beraz, Jainkoa! Sumindu zan endorea. Apaizak etzuen izenik esan. Baña erriak laxter igerri zion norengatik ari zan. Eta, zoritxarrez, erdiz-erdi asmatu ere. Ta, lotsagarri denen aurrean, bere juizigorra eskuan zeramala, errenka-errenka, oin bat motxagoa bai– zuen bestea baño, zearo asarretua erten zan eliza– tik, meza bukatu baño len. Erretore jauna ere, egoskor xamarra izaki, ixi– lik geratu bearrean, besoak zabalduz atzetik oiu egin zion: - Orra, orra or diruaren kalteak! Orrek sinis– mena galdu du. Ez du egirik entzun nai. Ta nere itzak egiak dira, igerle-itzak. Nor dira, erriaren zoritxarrerako ta beren buruak aberasteko buruza– ritza ematen zaien agintari auek? Ez-jakiñean zegoen erriko jendea ta arritu zan, beren bizkar diru egiten ari zirala agintariak ikasi zuenean. Jetx; zan apaiza, asitako meza bukatzera. Erriko pakeak ere igesi egin zuen. Bi zatitan berexi zituen erritarrak. Emakume-jendea, geiena , erretorearen alde zegoen. Erritár geienak oni ema– ten zioten arrazoi. Sendagille ta epailleak zer esa– nik ez. Don Lukas, itxuraz beñepein beti endorea– rekin zegoena, itzaldi arek eztaietan jarri zuen, maltzur-maltzur etzegoela ortarako eskubiderik esan bazuen ere. Orra endoreak beldur .zuen lenengo uste gabe- 113
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz