BCCCAP00000000000000000001804

dute berriro Jesus deabruen eskuetara, erriko si– nismena ito eraziz eta beren biotzak zikinkeriz be– terik. Deabruari ateak zabaldu zaizkio, eta oiek bat egin dute errikoekin. Okerrenak bertakoak <lira, alare. Zeri begira <laude erri-agintariak? Len, berri gaixto ori zabaltzen zuena zigortuko zenute– la etzenuten zemai egin? Zer egiten dezute orain?. Orduan txarra zana, ona ote da orain? Zerk atze– ratu ta baztertu zaituzte orduan artutako erabaki aietatik? Munduko lau aldeetara zeurok ari zerate zabaltzen. Eta zergatik? Diru madarikatu orrenga– tik. Bai. Orrek lausotu ditu gure agintariak. »Ederki ari <lira aberasten; eta, diru orren on– doan, balio duen beste gauzik ez <lago erri ontan. Zer balio du sinismenak, patrikarik ez badu be– tetzen? Zer balio dute oitura garbiak, arrotzari ateak zabaltzeko bestetarako? Zer onik dakarte? Dirua ezik, utsa! »Erriko agintariak, bai al dakizute zerekin ga– biltzan jolasean? Atzo artu nuen gotzai jaunaren eskutitza: emengo gertakizun auen txeetasun gu– ziak bialtzeko ara. Ni beartua nago salatzera; ta, ez bada aldaketarik, ori egingo det, aren mendeko bat naiz-ta. »Beste zerbait ere ikasi det, erriak jakin bear duena, nondik nora daramaten ikasteko. Zazpi mandorekin, alajaña, -nondik atera dute diru ori guzia?- kontrabandoan ari <lira gure agintariak. Egundo baño geiago sartzen da errian, eta uda– letxeko kutxak agortzen ari dira. Ez da xentimorik sartzen. Etzaio erriari oien zergik ordaintzen. Diru oiek noren patrikara dijoaz? »Apaiza naizen aldetik ari naiz, ez beste edo– zein bezela, igerle baten gisa, eta ara zer esaten di– zuedan: 112

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz