BCCCAP00000000000000000001804
osoan, eskerrak endoreari. Erri guzia etorkiñez bete zan, eta dirua bazebillen autsa bezela. Baña jendea, erdi galdua; lengo sinismena urritzen; oitura zuzenak usteltzen; erriko eliz txi– kia etzan lenago bezela betetzen... Diruz jazten ari zirala, egia. Baña, erretorearen iritzira, erriko jen– de apal ta xumea zabartzen. - Dirua ona da -zion-. Baña eraspen geiegia ez. Ezin liteke ortara jarraitu: gizon batzuk abe– rasteagatik erri gaixoa ondatzen. Larunbatean, gañera, gotzai jaunak egindako eskutitz txiki bat artu zuen. Arek bai daldaraka jarri zuela gure erretore jauna. Sumindu zan; ta urrengo igandean, meza nagu– sían, egundoko itzaldi gogor ta garratza egin zuen, erri artan gertatzen zana salatuz eta endorea dea– bru baten berdiñeko jarriz, izenik esan gabe, baña denak ulertzeko moduan. Ordurako jendeak bai– baizekien nola zebillen. Eliza bete xamarra zegoen. Aurreko aulkietan, beraizik udaletxearentzat aukeratuak, an zegoen endorea, denen buru, lenengo aulkian , bere maki– lla, guk juizigorra esaten dioguna, artarako egiña zegoen txulo batean sartuta, serio-serio meza entzuten, oitura zegoen bezela. Erretorea, ebanjelioa irakurri ondoren, erri-gi– zonei begiratu zorrotz bat eginta, pulpitora igo zan. Aitaren egin ta puska batean buru-makur egonta, bat-batean oiu garratz bat egin ta aginta– riak batere agurtu gabe, eraso zion. - I;:rri ontan zer gertatzen zaigu, entzule mai– teak? -asi zuen bere itzaldia. Bai erritarrak arretaz entzun ere. Endoreak, burua makurtuz, ala zion berekiko: - Emen dek arri-erasoa. - Ogei ta amar diru zorritsurengatik saldu 111
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz