BCCCAP00000000000000000001804
ENDOREAREN IRABAZIAK Eltzaorra gaizto arek alderdi guziak etzituen txarrak. Norbaitentzat bazekarren negozioa ere. Begiak eme zeuzkaten batzuk, laxter igerri zioten orrek erriarentzat eta berentzat zekarren alderdi on ori; eta auetan erneena, noski, endorea bera zan. Erriko ixtilluak zabaltzeko beldur zana, ta le– nengo egunetan, arrapatzen zuenari sekulako zigo– rra emango ziola bandoa jo-eraziz erria zemaitu zuena, orain berri-zabaltzallerik sutsuena, lau al– deetara oiuka. - Datozela, datozela denak! -zion, etorkiñak ugaritzen ikusi zuenean. Ura erriarentzat etorki– zun bikaña zala. Orduan etzitzaion erriaren izen onagatik • batere ajolik. Orain negozioa ikusten zuen; eta, jakiña, beretzat dima zan. Lenengo etorkiñak aberatsak baiziran. Esku betean ori ze– karten: dima. Bereala asi zan, bada, bere !anean. Orduko albistarien bitartez, aizatu zuen Espa– ña zabalean. Atzerri aldean ere bai. Zetozenei se– kulako ongi-etorriak moldatzen zizkien Uda– letxeak. Bizi-lagun gutxiko etxeetan artzen zituzten etorkiñak, eta geiena jende aberatsa baizan. Or– duan ere, biziko baziran, lana egin bearko zuten beartsuak. Etzeukaten utzi ta iñora joaterik. Eus– kalerriko orro ta karraxiengatik ajola gutxi. Jende aberatsa zan, bada, or zebillena, ta ondo or– daintzen zuten beren apupillotza. Urte guziko bi– zimodua ateratzen zuten ortik sendi askok, etorki– ñei beren etxeetan ostatu emanik. Utsun guziak bete ziran, eta jende berria zeto- 108
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz