BCCCAP00000000000000000001804

- Arrapatuko bazenu, erriak eskertuko lizuke. - Erria ondo pakean bizi da. Ni nabil or gaiz- ki, denen aotan, gaizki esaka, ez noski urrikaldu– ta, pozik urkatuko niñutekenean. Berriketak entzuten ditut nik or. Berak ere, ordea, balebiltza– ke eme. Ez diot iñori kalterik egin. - Arrapa zazu ta orduan alde jarriko zaizkizu. - Nere burua arrapatu bear ote det? Ni naizela ez diozute, bada? Erriko laguntzak ez du asko errextuko. Dena dala, kontuz nere bidean jarri. Ni galduko banaiz ere, besteren batzuk eramango di– tut aurretik. Denekin pakean bizi nai det, nerea detan baserrian. Zer ari zera ni naizela esaten? Nik bezin ondo dakizu emen zer gertatzen dan. Emengo pakea egiten ez litzake zalla. Erri ontatik asi bear nuke. Ziur badakit nor dabillen, Baña ez det lekukorik. - Nor da, bada, ori? - Bego ezkutuan. Baña ez da komediante txa- rra. - Ez det or olako gizonik ezagutzen. Basajau– naren artaduna naizen ezkero, bear nituzke nik arekin artu-emanak. - Nik ezagutzen det. Baña ez daukat ezer egi– terik. Izen aundikoa da ta bi arpegiko gizona -esanta, geldi-geldi mendi aldera artu zuen. 107

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz