BCCCAP00000000000000000001804

zuen Bibote-Aundi, ea bazterren batetik josten ote zuen puñalaz. Bi oiek arrapatu ta beren merezia eman bitarte, etzan pakerik izango, ta joan ziran artzaiak etziran biurtuko. Bi etsai oiek ezagunak zituen. Gaixtoak bene– tan. Bat agirikoa; besteak ezkututik egiten zuen lana. Etzekien tarte ortan besterik bazebillenik. Dima zebilkiten eta etzan arritzekoa izango. Goiko karraxiak etzuten beldurtuko. Egune:z larretuko zituen ardiak, eta arratsean estalperatu. Etzuen uste, oraingoz beñepein, iñor aurrerago sartzen asiko zanik. Zuzenean berari eraso arte, etzan iñoren aurka sartuko. Beraz, aurreak era– kutsiko zion nola dantzatu atzea. la errira jexten zan guzietan, bazuen norbait galdezka zetorkiona, endore, epaille, erretorea bera ere bai, mendiko berriak ikasi nairik. Baña bein, lotsa gutxirekin, Don Lukas bera etorri zitzaion, dotore jantzian, zaldun-itxuran, bere za– lantzak argitzera. Sumindu zan Dardar. Alako nazka bat eman zion. Bañan alare etzan bere onetatik atera. Aren galderei erantzun besterik etzuen egin. - Or goiko ikarak bukatu al dira? - Ni lasai nabil, erasotzen ez didaten arte. - Orduan, bat baño geiago badirala derizkio- zu. - Bai, zalantzik gabe. Bibote-Aundi ez dabil or iñork zirikatu gabe. - Ori denon jakiñean dago. - Ez dezute, bada, ala itzegiten. Nere belarrie- tara bestelako oiuak datoz. Erri ortan nere etsairik gaixtoena zu ornen zerala. Jendeak ala dio. Nik zer egin diot iñori, batez ere zuri, ni intxixutzat artzeko? Bitartean, Basajaun dabillela or. Nola li– teke ori? Zergatik erasotzen nauzute? l06

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz