BCCCAP00000000000000000001804

eliz-barrutia. Baña arrazoi geiago gabe ezin liteke gizon ori espetxeratu. Ez litzake gañera orrekin atsegin izango. Denborak erakutsiko digu biotan nork degun arrazoi. Otsoak an edo emen laxter azalduko ditu belarriak. Naigabetua urrundu zan andik endorea. Orain bera zala errudun esango zuten. Baña epaillearen aolkua ontzat artu zuen. Urrengo egunean, bando batekin galerazi zitzaion erriari. Baña ez alperrik! Inguruko erri guzietan entzuten zana. Beraz, denaren berri bazekiten. Aiek ixildu eraziko zi– tuen amaren semerik etzan jaio. Arrapatzeko or zebillena, bai, ta orduan egingo zirala pakeak. Ortarako udaletxeak indarrik ez ba– zuen, denak zekitena itzegitea ezin zitekela gale– razi. Endorea bere buruaren alde ari zala orrela, bere eziña ezkutatu nairik. Erriaren ona zala bere lenengo eginkizuna. DON LUKAS TA DARDAR Erriko esames auek guziak irixten ziran Dar– darren belarrietara. Jakiña min emango ziotela. Bai-baizekien bere aurka geiena zein saiatzen zan. Baña ixkanbilla oiek guziengatik etzuen bere pake ta pazientzirik galtzen. Beste bat zuen bere eginki– zuna. An zeuzkan etxean emaztea ta iru seme– alaba. Bat jaio berria, gañera. Aiek zaindu ta au– rrera ateratzen, or zeukan lenengo buru-austea. Orregatik, alkatearen kezkak eta ixtilluak etzi- 104

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz