BCCCAP00000000000000000001804
- Nork esan dizu ori? - Epaillea naizen ezkero, ezkutuan bego. Baña ez kontari jardun. - Orrek ez du itxurik ere, epaille jauna. - Zertan dabil orduan? Aurka zer egin dio Dardarrek orri? Utsegin nezake. Erretorea ere itxu-itxuan erraldoi orren alde dago. Besterik gabe, nik ez det or eskurik sartuko. Oiuka orren aurka ari diranak izan litezke tartekoak. - Bai. Erretorea lekuko bikaña aukeratu digu– zu. Zer daki orrek gertakari auen berri, orroa jotzen dutenik ere ez du sinisten-eta? - Zuk eta nik baño geiago noski. Orrekin bein baño geiagotan itzegin du. Aitortu ere berarekin egiten dala uste det. Gizon mazala dirudi orrek. - Bai, itxurak egiteko. - Kontuz, endore jauna. Gu ez gera nor bes- teen barrenak epaitzeko. Sinismen beroko gizona da ori. • - Aurki au mundu guzian zabalduko da. Or– duan bai joango dala emengo pakea. - Dijoala, nai badu. Bide zuzenetik noala uste det. Beldur orrengatik ez naiz baztertuko. Gañera, ikusi zuen artzaiak etzion orren antzik eman. Prasku Bibote-Aundi burrukariarena bai. Non da– bil ura? Berri auek zabaltzen galeraztea oso zalla da. Eziña noski. Baña, endore jauna, saiatzea zure esku dago. Bando baten bitartez adierazi zaiozu erriari, emengo intxixutzaz itzegitea galerazia da– goela. Ez baidegu pakea bakarra galduko. Erotzat artuko gaituzte, erri atzeratutzat, oraindik sorgin– keritan sinisten degulako. Erretoreak dionez, go– searen ondorenak dira, adimen aulekoenak, eta ortan ez dezute parterik onena eramango zuk eta erretoreak: erria goseak daukazula, alegia, eta erretoreak oraindik sorginkeriz betea daukala bere 103
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz