BCCCAP00000000000000000001804
Aldapa artan, Dardarrek erria zaindu besterik etzuela egiten; goiko intxixuak bat baño geiago izan zitezkela; baña etzirala erriraño sartzen. Zer– gatik? Gizon ori bidean zegoelako. Etzuten arekin topo egin nai. Eta erretoreak ematen zion bere konsejua epai– lleari: - Batzuen esanagatik, ziur jakin gabe, etzaite nastu. Iñondik ere, gizon ori ona da. Gaixtoa dala esateko beñepein, arrazoirik ez daukagu. Endoreak bein, Don Lukasek zirikatuta, ala esan zion epailleari: - Noiz arte ibilli bear degu orrela? Bein betiko lotu zazu aldapan bizi dan erraldoi ori, bazter guztiak ondatzen ta nasten ari da-ta. - Nola dakizu ori dala or dabillen deabrua? - Errian ez da besterik entzuten. - Arrazoi aula da ori. Erriak ez daki ezer, zuek esaten dezutena besterik. - Ezagun dezu etzabiltzala gure saillean. Don Lukas berak ere ala dio, eta orrek zerbait badaki. - Ori ez da arrazoia. Iñork arrapatu al du la– purretan edo orro madarikatu ori jotzen? Nik pro– bak bear ditut, eta ez erriaren esamesak. Don Lu– kasekin itzegin det bein baño geiagotan arazo on– taz. Erraldoi orri gorroto puska bat badio. Ez da– kit ez ote dagoen aurreraegi sartua. Orrek geiegi daki. Besteren esanagatik ez naiz ni or nastuko. Baña orko gaizkillea ori dala agertzen badidazu, oraintxe bertan aginduko det ori lotzeko. Endore jauna, konsejutxo bat emango nioke, baña bion arterako: etzaitezela Don Lukasekin geiegi nastu. Ori lotuko bagenu, orduan egingo lirakela mendi ontako pakeak; ori dala intxixu oien buru eta di– ruz eusten diena; eriotz batzuk ere badirala or egi– ñak tartean... 102
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz