BCCCAP00000000000000000001804

izango. Ura txarrean asten badam bateonbat eram– mango du aurretik; eta, zuk diozun bezelakoa ba– da, iñoren eskuetara baño len joko luke txarrera. - Batek ezin badu, amarrek lotuko dute, bai, ori ere. - Baña zer aitzaki asmatu bear degu ori lotze– ko? Oraindik ez dakigu ezer ere, erriko esamesak besterik, zuk zabaltzen dituzunak alegia. - Au onera bitartean, pakean bizi giñan. Au etorri danean asi dira ixtillu auek guziak. Zein besterik izan liteke? Lenengo orroak asi ziranean, arrats artan ermita ondoan artzai batek ikusi zue– na ere, erraldoi bat zan. Dardar ezik, zein besterik izan ziteken? - Nere kezkarik aundiena or dago: gertakari auek erdizka kontatu bear. Artzai orrekin itzegin nuen nik ere. Arek etzidan zuk bezela esan: Erral– doi bat ikusi zuela, bibote aundi batzukin, ,Dardarrek ez du biboterik-, eltze aundi bat astin– duz; eta ala ziola: «Au iretzako, Dardar». Ongi dakigu, emen burrukari izandako Prasku izeneko erraldoi traste bat badala. Artzaiak ikusitakoak, aren antza geiago dauka bestearena baño. Ura eroska bat besterik ez da. Nork eragiten dio ari? - Biboteak erantsiak izan zitzazken. - Bai, Basajaun diozuten orrek bezela. Itz auek entzundakoan, ixilik geratu zan Don Lukas. Au ta endorea lagunak ziran. Baña epaillea etzan auekin ibiltzen. Erretorea zuen onek laguna. Ta epailleak eman bear zuen ura lotzeko baime– na. Sendagillea erdikoa zuten. Ortan etzuen bere iritzirik eman nai. Baña, ziur jakin gabe, etzeuka– la iñork ura lotzeko eskubiderik. Erretorearen iritzia oso bestelakoa zan, berriz: 101

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz