BCCCAP00000000000000000001804

~ Gizonak, danik eta indartsuena izan, ezin le– zake ainbesteko karraxirik egin. - Jainkoak libra gaitzala piLti edo erraldoi orren atzaparretatik. Errian ere ederki entzuten zan, ainbeste kilo– metrotatik zetorren orroa. Baña bat bazan denen artean, aberatsa gañera, egoki etorri edo ez, beti Dardarren aurka mintzatzen zana: Txorakeriak zirala jendearen berriketak. Alda– pako erraldoi ori zala orko intxixu bakarra. Dar– dar alegia. Bein baitu ta zigortzen bazuten, ango orro ta ixkanbillak betiko bukatuko zirala. Lan gaixtoa egiten zion Dardarri. Jakiña, onek bazekien zer gertatzen zan. Basajaunek sutu zion guda zala ori; eta, bera galtzen bazuten, orro oiek ere bukatuko zirala. Ortan arrazoi zeukan. Ori, ordea, etzan txuxen jokatzea. Errugabea zala baze– kien, eta etzuen bere burua babestu besterik egi– ten. Besteak gorrotoz zebiltzan. Aberats orrek etzuen egundo Dardarrekin itz txar bat izan. Onek bi burruka-alditan bere zaitzalle ibilli zuen. Ain– beste ontzako urre irabazita, zergatik asarretu ote zan? Don Lukas, orren izena. Basajaunaren arta– duntzat zeukaten. Baña Dardarrek bazekien aren berri. Beti zirika-zirika, berotu zuen endorearen burua. Baita udaletxea bere iritzira ekarri ere. - Erraldoi orrek baitu bear du. Bestela, denok erotu eraziko gaitu -Don Lukasek. - Ziur bageneki, saiatuko nintzake, arras egos– korra ornen da baña -endoreak. - Epaillearen agindu txiki bat aski dezu orta– rako. Udalzañak baitu ta ekarriko Iuteke. - Bai ote gero? Ez da zuk uste bezin errexa 100

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz