BCCCAP00000000000000000001804
Illuntzean, maiaren inguruan exerita, kazuel– kada aundi baten kontuak laxter egingo zituzten. Gero, gañetik, gaztañ erre ta sagardo-aukera. Tri– pa bete ezkero, etzeukaten besteren irrikarik. Jan ta edan gaberdira arte, etzan bertso zar ta berririk paltako. Aorik-ao zebiltzan ipui bikañak ere bai tarteka. Gaurko pelikulik onena bezin atsegiñez entzuten genituen. Orduan gure etxera biltzen ziranak, denen ize– nak ez dakizkit, aspaldiko kontuak baidira, baña batzuenak oroitzen zaizkit oraindik: Florida– zaarreko Iñaxio, gizon bikaña ta indartsua, au ur– tero zetorren langillea zan; Martin Aitzondo'koa, Kantxontxilo esaten ziotena; Arkiri'ko Joxe Mari; Buenabentura'ko Joxe Antonio... Beste bi edo iru baziran. Baña ez naiz aien ize– nez oroitzen. Denak aspaldian illak <lira. Jainkoak zeruan ditzala. Arratsa aurreratu arte, an ariko zi– ran jan, edan, kantatu ta kontatu: Dardarren indarrak eta lanak... Kataluña'ko burrukaria... Onek altzairuzko azkazalak ornen zia tuela; aiek amar puñal bezela aurrera luzatuz, in– darrean sartzen zala; bazituela illak ere, eta etzue– la iñork aren erronkarik jaso nai izaten... Eltzaorra, berriz, bere orroak egundoko kal– teak egiten ornen zituela. Neskatxen batzuk bazi– rala lertuta illak. Guk, berriz, <lena sinisten gen– duen. Emengo burrukarien berri, nik aita zanari entzun nion. Askotan, gañera. Altza'ko Bideaun– di-goia'n, -ez dakit gaur utsa edo betea egongo dan, baña oraindik txutik dagoela uste det-, emen bai ornen ziran bi anai indartsuak oso: Joxe Joa– kin eta Bixente. Zaarrena zan indartsuena; baña gaztea askoz zauliagoa. Lau kargako kupela, ortxe zazpireun 10
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz