BCCCAP00000000000000000001803

- Zer daramak zaldian? - Saskietan esne-marmitak, eta gañean beientzat sarta bat helar ondu. Ukuitu ziteken gañeko sarta belarra, baña etzioteken igerri. Txistuka urrundu uan, baña ez lasai zegolako. Gero nagusiari ko1:1tatzeko po– llita izango uan. Baña orduan biotzak alako jau– zi bat egin zioken. Len beti Bearrak berak zabaltzen zioken atea. Zai egoten uan gaztagiñan asteko. Baña orduan alabak zabaldu zioken. - Zer? Aita ez al da etxean? Edo gaixo daga? - Ez, ez. Ez da gaixo egongo noski. Bart, kontrabandoa galduta, oso tratu gaixtoa eman ziotela esan zigun. Etxera bertaraño ere etorri zitzaizkigun xendarmeak, emen ate zan jakitera. Jaunari eskerrak, etxeratua zan ordurako. Umore txarrekoa daga noski. Txorik bere esne-marmitak utzi zizkin bere lekuan, eta beste helar-sarta aundi bat ere bai marmiten ondoan. - Au ere aitarentzat dakart -eta joan uan bere bordara. Alabak, deituz, ala esan zioken aitari: - Esne-marmitak or daude. Best~ óelar-sor~ ta bat ere bai, Txorik zuretzako ekarria. -:-- Zer belar-sorta, ordea? - Ez dakit. Jeiki ta ikusi. Ez dit zer dan esan. Or daga marmiten ondoan..

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz