BCCCAP00000000000000000001803

Txorik, berak eskatuta, orain artzantza ez ezik, eguneroko joan-etorria ere berak egiten zin, etxeko alaba amarentzako aske uzteagatik. Alako batean, topo egin zin bere nagusi Bea– rrarekin, eta onek, bera ere gizon alaia uan-ta, beti bromako zegona, ala esan zioken: -'- Kaixo, iru Txori. Emengo taloa ta es– neak on egin ditek iti. Len alako bi baaiz orain. - Bai, Bear jauna, bai. Gorputzarentzat ez- -ezik; animarentzat ere leku atsegiña da au. Emen ez da gure Iengo ostatuko iskanbillik. nabaitien. Beti esker onez gogoratuko det nik au. Alare, ni etorri nintzanean, amabost urte nitun, ta orain emeretzigarrenean noa. Iñoiz azitzezkeroz, lau urte oetan azi bearko. - Ulertzen dit, bai. Gazte bikaña etorri in– tzan gañera. Pozten nauk benetan. Ni ere gizon garratza nauk. Baña ni baño luzeago aiz orain i, ala jainkia. Iñoiz, zama aundia zuenean, eramaten zin Txori kontrabandora; eta, Bearra gaixo edo no– rabait joaten zanean, Txorik egiten zin ordezkoa. Etzin beñere beartu nai izaten, ura bere arraix– kuan ez sartzeagatik. Kontrabandorako gogoak berez etorri bear dik eta bere borondatez así !anean. Morroiarekin ortan zuzena uan Bearra. Txorí alai bizi uan bere ardien artean. Pa– kea ta atsegiña besterik etzin arkitzen. Larrera botako zizkin ardiak, eta bera, muñoren baten gañean txistuka ta kantari, bere sorterri aldera begira, an egongo uan luzaroan egunero. 90

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz