BCCCAP00000000000000000001803

- Ez, motell. Ez dituk karabineroak. An– tzekoak bai. Xerdarmeak deitzen ziegu. Txori deitzen ditekela? Nik gau-txori jarriko nikek. Bejondeikela, motell. Bai, itzal oiek bazebiltzlik eta aizerik etzebillek. Gizonak edo astoak, baña an bizidunak dituk. Ernea aiz benetan, motikoa. Prantzi guzian etzegok olako txakurrik. Ez bai– tun ikusi, txoro-txoro beren atzaparretara sartu-. ko giñun. Urtetan ni kontrabandoan nebillek eta lenengo egunetik nik baño malezi geiago dauka– kela erakutsi didak. Berriro, bejondeikela, TxorL Ederretik salbatu nauk. Bear dit i bezelako bat eta nerekin geratuko aiz, salbatu detan bat baño eskertsuagorik ez dit arkituko ta. Laxter ezagu– tu nauk. Laxter artu dek nere airea. Umorezko adar-jotzalleak dituk neretzat lagunik maiteenak, eta i alakoxea aiz. Ernea aiz, Txori, ernea. Ez uan asarte Txori. Bearrak erakutsi zioken ernea izaten eta nagusi berriaren biotza irabazi zin. Etzin, nola etzekila, leku billa ibilli bea– rrik. Norbaitek laguntzen zioken. Alkar salbatu ziteken eta alkarren eskertsu geratu itun. Beste bide batetik artu ziteken. Andik eu– nen bat metrora atzerago bazegoken, urritz ar– tean, bidetxigor txiki bat eta andik igaro itun. Urrutixeago zeramana utzita, urbildu uan Bearra, itzal aien egilleak zer ote ziran ikustera. Aitaren egiñaz, izutua geratu uan. Xendarmeak itun estrataren bi aldeetara jarriak, beren izkillu zarrak eskuan, luzetetsirik aspertuak, norbaitek salatuta beraren zai noski. Berak gazte ura erío- 80

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz