BCCCAP00000000000000000001803

eramaten diagu, jakiña, ezkutuan, arraixkupean. Nere lanaren bidez bizi nauk. Ez ik uste dekan bezela, lapurretatik. Emengo legez fuera, baña Jainkoaren aurrerako garbi. Alperkerian bizita besteren bizkar aberasten diran oiek, oiek dituk lapurrak. Nai al uke kontrabandista izan? Bearra seme batekin bezela ari uan Txorire– kin, bere biotz gozoa zearo zabaldu nairik. Ez beldurtzeko, esku onetan erori zala alegia. - Zer nolako lana dan ikasi egin bearko lenbizi. - A, motell. Gaztetxoa aiz. baña bai ernea. Buru argi ta arrazoizkoa daukak. Goazemak, goa– zemak emendik, busti-bustiak gaudek eta pulmo– ni txarren bat arrapatu baño lenago. Ibiltzeko gauza al aiz? Ez intzan geiegirik lertuko. Gaztea bereala etortzen dek bere onera. - Bai, Bear jauna, bai. Dena pasa zait. - Paketetxo au eramango al uke? - Urrezkoa ez bada, aixa. Txorik pakete txiki bat, kontrabandoa noski, eta besteak saski koxkor batean amuetan eror1 ziran amorrai ta aingira zikiñen batzuak, abiatu itun etxe aldera. Txori umoreko ta zoriontsu zia– ken, espaka gaixto ura egin ondoren, bere sal– batzalle alai aren aldamenean. - Kontuz paketetxo orrekin. Orrek asko balio dik eta erne, bazekit beste kontrabandis– ten batzuk salatu nautela ta. Ik begi onak dauz– kak. Iñon ezer somatzen badek, abisa zaidak -esan zioken Bearrak. 78

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz