BCCCAP00000000000000000001803
go berri ondo zekin. Oso putzu sakona baña gel– di xamarra uan, legorretik bi metrora gutxi gora• bera. Bi bider pentsatzen egon gabe -olakoetan segundo bat galtzea beranduegi izan litekek-, jauzi batean sartu uan, eta, eskerrak Jaunari, orainclik ondoa jo baño lenago arrapatu zin eta legorrera atera. Eskumuturra .artu zioken. Oraindik indarrean zeukaken bere taupada. Astindu batzuk eman ziz– kioken eta así uan Txori ondo arnas artzen, eta ezpañak eta begiak mugitzen. •Alako batean, ur– zaparrada bat bota zin. Poztu uan gure gizaundia. Mutil eder arek laxter zabalduko zizkin begiak. Nai ta nai ez gal– dua zegon gazte bat salbatu zin. Arrats artako kontrabandorik bikaiñena arrapatu zin, eta e:¡ uan lenengoa. Len ere beste iru bazizkin orrela salbatuak. - Gero, kontrabandoa pekatua dek. Gaizki egiña zegok. Zereko gaizki? Orduan, kontraban– doa Jainkoak zergatik saritzen zidak? Kontraban– doan nabillelako, au dek salbatzen detan lauga– rren bizia, ta gaztetxo batena gañera gaur. Zen– baitek salbatu izan balitu, egunkarietan sekulako otsa emango zioteken. Oroigarri, urrezko guru– tze ederren bat ere bai. Nik ez dit olakoaren bearrik. Jainkoak dena bazekik eta ori aski dit. Olaxe pentsatzen zin salbatzalleak, eta, Txo– riri arpegíra begira zegola, zabaldu zizkin onek begiak eta illargiaren argira gizaundi bat ikusi zin, alai, zoriontsu ta irriparrez, beso lodi batzuk 74
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz