BCCCAP00000000000000000001803
jokoan eta sari on bat jarri ziteken, aren azta– rrenik billatzen zuenarentzat. Arratsalde batean,. epaille xarra, oso mendi zalea uan ta, mendiak bera zetorrela, txara itxu batean beleak sartu-erten zebiltzala somatu ziz– kin. Bazekiken aspaldiko karobi zar bat bazala an, txara barruan, eta nonbait ara sartzen itun beleak. - Oiek sarraskira ziazik. Oiek etzebiltzak orrela utsaren atzetik. Bei, ardí, beor edo... zer– gatik ez galdu zaigun gizona? Zerbaiten ondaki– ñak, usteltzen ari diranak, bazeudek or. Errira etorri zanean, bere semeari kontatu zioken zer somatu zuen, eta an bazala antziñako karobi zar bat, eta an egon zitekela illaren gor– putza. Urrengo eguartean, bi agoazil berekin zituz– tela, igo itun aita-semeak, eta an arkitu ziteken gizona, ustela eta erdi jana. Baña bereala oartu itun etzala ura bertan illa. Mandoz ara ekarria, bai. An zeudeken, karobi ondean, mando-perren arrastoak. Neurtu zizkiteken. Epailleak, gorpu– tza jasotzeko agindu zin. Sendagilleen iritziz, burnizko ukabillaz jota illa uan. Alkatea erabat utzita, aita-semeak bat egin ziteken, eriotz nazkagarri aren errudunak arra– patu ta zigortzeko asmoan. Illa ikazkiña uan. Erriko Anselmo izeneko jauntxo bati saltzen zioken ikatza. Krispin uan ikatz karriatzeko mandazaia. Alargunak esanta, 66
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz