BCCCAP00000000000000000001803

pin, ur-axalean zebilleken. Ez uan etsitzen erre– za. Igeri zekin pixarrarekin, ederki baliatzen uan. Bazekiken, bere gorputzari uzten bazion, galdua zegola; txuxenean ondora joango zala. Nai ta nai ez, itoko ez bazan, indar egin bearra zeukala. Bein gañera erten zanean, asi uan, larritasun artan, esku ta oñei eragiten. Urak, bere jetxieran, gañean zeramakiken. Itxaso aldera, jakiña. Orrenbeste bazekin Txorik: urak beti beera egi– ten zutela, eta, itoa edo bizia ez bazuen bazte– rrik arrapatzen edo urak nonbait trabatuta uzten, bere azkenak itxasoan izango zirala; bere onda– kiñak betiko itxasoak irentsiko zituala. Egiñalak egiten zizkin aretxek, bazterretako arbazta-muturrak ezin arrapaturik, batean ertz batean, bestean bestean. Alperrik ari uan neka– tzen. Indarraren indarrez, ia ukuitzeraño irixten uan, baña bazterrik ezin arrapatu. Ustez eskua– rekin ukuitzen zuenean, bazterra jo ta indarrean zetorren urak erdira atera erazten zin. Arrunt nekatzen ari uan gaxoa. Arbazta-mutur bat aski ta ezin arrapatu. Larri-larri ibiltzen uan, baña ezin iritxi. Bazirudiken arbaztak berarekin jola– sean zebiltzala; baña jolas gaiztoa. Laguntza es– keintzen ziotela; baña arrapatzen utzi gabe. Bidasoa'ko ibaia ondo arritsua dek, bada. Ainbeste bidean ur gañean ziaken eta ez arri kon– kor bat ere, an oñak babesteko, etzin arkitzen. Itxasoan balebil bezela, ura eta ura. Azkenean etsi zin etzala andik bizirik erten– go; eta iñoren itxaropenetan egotea, berriz, ero- 48

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz