BCCCAP00000000000000000001803
anai-arrebak egunen batzuz oroituko itun: «Non galdu ote da Txori?» Eta kito. Beta oroitzen za– nez, denei orixe gertatu zitzaieken. Bein begien aurretik galdu ezkero, aienak egin zin. Munduak ere etzin askorik galduko. Urtean zenbat alako ez ote zan gertatzen? Txorik etzin tarte ura ondo neurtu. Itzalak iruzurtu egin ziteken. Prantzi aldetik goraka ze– torreken illargia eta, jakiña, •itzalak luzatu egi– ten zizkin, metro hatera arbaztak zeudelakoan. Batere abiadurarik artu gabe, arraixkurik txa– rreneko lekuan, bere indar guziakin salta zin Txorik, busti gabe beste alderaño aixa igarotze– ko asmoan, il edo biziko jauzia. Ura baño leku errexagoak itun an geienak, eta zenbat eta zabalagoan ura joan an ta errexe– na. Bustiko uan; orí bai. Baña etzitzaioken, ger– tatu zitzaíona gertatuko. Legar gañetik salta zin, azpi gogorra zegon edo ez ikusi gabe; eta, saltaeran, oinpeko lega– rrak iruzur gaixtoa egin zioken. Oñen bultzaera– ri amor eman eta bear añako indarrik artu ez. Beste aldeko arbaztak, berriz, itzal biurtu itun, eta, oñik busti gabe igaro nai zuen Txori, arri astun bat bezela putzuaren erdi-erdira erori uan. Azpi biguña ez balute bere oñak arkitu eta legar arroan sartu, ez uan galduko. Al zuen aña luzatu zizkin besoak, eta besteak baño aurrera– xeago zegon arbazta baten ostoak eskuan zitula erori uan putzura. Baña arbaztak igesi egin zio– ken. 46
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz