BCCCAP00000000000000000001803

aiek ikusi gabe etxera sartuko balitz ere, egun gutxi barru garbituko zutela. Pelixen oiua indar– tsua baitzan, eta Txorik ere entzungo zuela eta zein ziran arrapatzeko bide erdia igaroa zeukala. Txorik naiago zin segurutik jo. Gauzak gar– bitzera etorriko uan, bitartean ez bazituzten gar– bitzen. Baña orain, nai ta nai-ezko joan bearra zeukaken. Nora joan edo zer egin ezin erabakia arturik zebillela, iltzalleak erdian artu ziteken. Nondik nora zijoan zeleta egin baitzioten. Baña ernea uan eta ikusi egin zizkin. Laxterka ostatu aldera abia– tu uan, etsaiak iruzurtzeko. Aiek salta itun bere atzetik, etxera baño len arrapatzeko asmoan. Baña bein txaran galdu zitzaienean, ezkutuko bidetxigor batetik Prantzi'ko bidea artu zin. Oraintxe bai nai ta nai ez joan bearra zeu– kala. Ezagutu zuten ezkero, lenengo egokieran garbituko ziteken. ~ Ederretik iges egin dek, Txori. Oraindik ere ez ote ditek sarea jarriko? Írun'en bazizkin aideak. Ara iñoiz joaten uan, garai aietan oitu bezela, oñez; eta, aiek eraku– tsita, Endarlaza inguru oietako berri ikasi zin. Bazekiken bi aldeak berexten zitun Bidasoa ize– neko ibai koxkor bat bazala. Arek ematen zioken beldur¡:a. lgari ondo ikasi gabea baitzan. Aiek esan ziotenez, ordea, oñik busti gabe igarotzeko lekuak bazizkin. Aietako bat billatu– ko balu...

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz