BCCCAP00000000000000000001803

purrak? Laxter ixtilluak izango dituk gure os– tatuan. Eskerrak lekukoak bazitula. Iru edo lau la– gun ostatuan zeudeken. Etzin ukuitu ere. Ori epailleak egingo zin. Baña Txoriren aztarrenik ere etzin atera eta béldur gaixto batek lotu zioken biotza: lapurrak illa ez ote zan gero egongo bazterren batean Txori? Naigabetua, zapaldua, eroria, zer pentsatu etzekila, etorri uan ostatura. Emazteak laxter an– tzeman zioken, Joxek zerbait gaixto ikusi zuela. - Ez al da Txoriren aztarrenik? -galdetu zioken andreak. - Ez. Txoriren aztarrenik ez da ageri. Baña laxter etorriko zaigu erasoa. - Zer gertatzen da, bada? - Atzo gurekin ain alai meriendatu zuen Pelix gizarajoa, erreka ondoan zerraldo auspezka eroria, gorputz arkitu det. - Ezin litekena da orí, mutilzar gizarajo ura orren errex iltzea. - Naiago nuke nere ametsa balitz. Pelix ez du gaitzak il. Odol-putzuan an dago etzana. Egundoko diru-putzua zeraman arek. Zein dea– bru ote degu, emen gure artean dabillena? Ura Irun'dik etorria zan, eta ez det uste onera artean iñon sartu ze.nik. Lapurrak nondik ikasten ote du orí? 31

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz