BCCCAP00000000000000000001803
- Urdeak aleenak, orren aixa gizona il– tzeko! Lapurrak arpegi estaliarekin joan itun eta Txorik etzizkin ezagutu. Baña bai bat xardea za– la; eskubiko beatz aundia bi azkazaletan buka– tzen zala eta bigarrenak erren pixar bat egiten zuela, eta ezker aldera gañera. Baña lapurrak erdiz-erdi ikusi ziteken Txori egoaidera, miura tartean. Baña ez ikusia egin ta Pelixen diruak artuz, tximistak egiñaz bidetxi– gorrean gora artu ziteken, tiroen otsera jendea azalduko zan beldurrak, bai baizekiten arpegi estaliarekin etzitula ezagutu, Txori ostatura ba– ño len aren lanak egingo zituztela ta. Damutu uan benetan Txori oiu egiña, eta etzin ametsik egiten bazterren batean garbituko zutela. Bai baitzekin iltzalleak ederki ikusi zute– la eta, ostatura joaten ziranak baziran, ezagutu– ko zutela. Ezin eraman izan zin ain odol otzean gizona il ta lapurtzea. Eta orra lapurrak ikusi. Urte gutxi edukiagatik ere, mutil ergela ez uan, ordea, Txori; eta igerri zioken bidean ja– rriko zitzaizkiola eta, al izan ezkero, ostatura ba– ño len ilko zutela. Arek ere maite zin bizia eta iges egitea pentsatu zin. Iltzalleak ezkutatu ziraneko, jetxi eta !apu– rren atzetik ixil-ixilik joan uan orpoz-orpo. Erreka ondoan zegon txabol txiki batean utzi zizkiteken beren trasteak, eta laxterka batean ostatu aldera artu ziteken. Baña, sartu gabe, in- 27
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz