BCCCAP00000000000000000001803

- Saiatuaren paltan etziñaten geratu. Igesi abiatu itun biak, baña laxter erori uan jendea aien gañera. Orain igesi egin! Bai ederki eman ere! - Orain, epaille jauna, zure esku dago dena. - Eskerrik asko, Txori. Banekiken lapurrak olakoren batzuk izango zirala. Bi anaiak epaillearen eskuetan geratu itun. Txori, berriz, zai zeuzkan bereetara joan. Bana– ka-banaka besarkatu itun denak. - Orra sei urte auetan iltzat geneukan se– mea azaldu -zioken pozez aitak. - Orrenbeste denboran gure etxean bizi ta anairik ezagutu ez -zioteken bere anai-arre– bak-. Izan ere, bibote aundi oiekin... - Utzi, utzi bibote aundi oei pakean. Etzaiz– kit gaizki etorri. - Zergatik ez diguk len esan? - Ez dakizute zer suprikizun izan dan au neretzat. Nere guraso ta anai-arreben artean ibi– llita, arrotz bat bezela bizi bear. Lengo nere gela txiki ura erakutsi zenidanean, ama, sei urte aietan aztarrenik etzenuten zure bigarren seme Txori maitearen gela zala eta geroztik ni nintza– la an lenengo sartua, eta negarrari eman zenio– nean, ez dakit nola dena garbi ez nizun esan. Baña etzitzaidan komeni. Oiek oartzen baziran, bazterren batean garbituko niñuten. - Ondo egiña zegok. Ik ateta bear itun erorren kontuan -zioken aitak-, Emen gera– tuko aiz noski orain? 141

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz