BCCCAP00000000000000000001803

- Ai, zer laguna neukana! Nik bost olloren– gatik multa merezi badet, egin ditukenengatik zer ez ote merezi ik? - Alkate jaunari errespeto pixar bat bear zaiok. Ez denen aurrean zorretan dagola salatu. Epaille jauna, justizia! - Ez diok ik askorik etxe ontako erru ga– beko nagusiari. Eta, justizia eskatzen badek, bete-betean laxter izango dek orí ere. - Nola dakik erru gabea dala? Gero ta larriago, onela zioken berekiko al- kateak: - Nor ote da bibote aundi au? Onela erantzun zioken Txorik: - Jakingo ez diat, bada? Eta beatzarekin apuntatuz: - Zuek, bi anaiak, baitzerate emengo gizon– iltzalle lapurrak. Egundoko zarrada egin zin bibote aundia– ren salaketak, begira zegon jendearen artean. Bai bi anaien biotzean ere. Baña, maltzur-mal– tzur, ala erantzun zioken alkateak: - A, gizarajoa! Mozkor-mozkor egiña ago. Ez dakik zer esaten dekan ere. Prantzi'ko ar– doak baño indar geiago dik emengoak, motell. Obe dek ixilik egon. - Ni oraindik ez nauk mozkortu. Prantzi'– ko ardoari bezelaxe artzen zioat emengoari ere 137

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz