BCCCAP00000000000000000001803

- Amaika bider esan dit nor diran: Joxe la– purra ta ire aita babeslea. - Gezurra zirudik erriko alkatea i izateak. Ezi gabeko sasi-ijito bat dirudik, ezer jakin gabe gizonen izen ona belzten ari baaiz --erantzun zioken Txorik. - Jakin gabe? Lengo larunbatean, lapurre– ta egin zanean, Joxe etzegoken emen. - Ezta i ere. Orregatik, i al aiz !apurra? - Ik ordain itzik olloak, bai, ta orduan konponduko gaituk. - Ik epaillea ni lapurtzat salatzeko deitu dek noski. Baña etzetik ez ote aizen erorren sa– rean eroriko. Alkateak, arritu xamarra: - Zer esan nai didak orrekin? Ni garbi ne– gok. Etzeukat epailleekin zer ikusirik. - Egia ote diok gero? Kontzientziak ala esaten al dik? - Emen berriketa gutxi eta benga ollo eder oiek balio dutena. - Bai. Ollo ederrak dituk eta zar xamarrak. Orregatik ebatsi dizkit. Asko ikusiak dituk eta asko zekitek. Bostak ezin ordainduko dizkit. Iru– rekin etzegok gaizki. Zuek bana jan baitezute. - Dena, dena. Eta, alkatea naizen aldetik, multa koxkor bat ere jarriko dit. Lapurrak ori dena merezi ditek. 136

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz