BCCCAP00000000000000000001803

así omen uan bere betiko leloan, lapur-kontuan alegia. - Zer egiten dek, epaille jauna? Etxe au lapurrez hetea zegok. - Ere denboran egirik esan badek, orixe bai benetako egia dala -erantzun zioken Txorik. - Bai, ta i lenengoa. - Sei urte oetan egin dirán lapurretak, nik egin ote ditut? - Oek etzekit. Baña orain· jaten ari geran bost ollo eder auek bai. - Arrazoi dek, motell. Ez dit ukatuko. Ik aukera daukak eta ire aukeratik ekarri dizkit. Lagunak gaituk eta lagun bezela. Baña ordain– tzekotan. Eskatu banizkin, ez izkidan emango ta. - Epaille jauna, ez al dik orrek zigorrik merezi? - Ortarako deitu al didak? Ez dezute itz bateri lekurik, gizona. Beti lapurreta-kontuan -erantzun zioken asarre xamar epailleak. - Lasai, epaille jauna, gaur izugarriak ger- tatu bear dute emen ta -esan zioken Txorik belarrira, ondoan zeukaken ta. - Asi al zerate Joxe ta epaille xarra beze– la? Justizia, justizia emen. Bibote aundi ollo– lapur orrek merezi dik bere zigorra. - Naiago nikek emengo lapurrak arrapatu– ko baitu -erantzun zioken serio xamar epai– lleak. 135

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz