BCCCAP00000000000000000001803

tan ogei ta bi urte betetzen zitula ta bere lagun batzuekin egun ori ospatzeko. - Zorionak, motell. Ez daukak adin txarra. Nere ogei ta bi urteak aspaldi joan itun. Egun on bat igaro dezakala. Biotz-biotzez orixe opa dit. - Eskerrik asko, Antoni. Ni ere, ogei ta bira igo naizen baño lenago jetxiko naiz berro– gei ta !aura. Alkatea ta bere anaia ere deitu zizkin. Sei edo zazpi bilduko itun. Alkateak, olloen berri ikasi zuenean, epaillea deitu zin. Baña Txoriren jakiñean. Berak jakin– go zin zergatik. Tripazai xamarra omen uan epai– lle ori ta. Iritxi uan igande-illunabarra. Deituak, denak bildu itun banaka-banaka. Epaillea ere zer esanik ez. Denak zorionak eman zizkioteken bere urte betetzearengatik, eta pake-pakean eseri itun. Txorik, antz eman zioken alkatea serio zegola, eta ondo zekiken zergatik. Egundoko kazuelkada atera ziteken maiera. Jende ospetsuak baitziran tartean, bakoitzari az– pillatxo bana jarri zieken, nai zuten puska kazue– latik artu ta berex jateko. An así itun alkarren leían, beren zaku uts aietan zeñek geiago sartu. Zer jana ugari bazan, edaritik ere baziteken au– kera. Alkatea, bein txurrut pixka bat egiten zue– nean, gaiztoa geratzen omen uan, eta bereala 134

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz