BCCCAP00000000000000000001803

kin, oien lagun egin naizelako. Beti Iapur-kon– tuan ari zaizkit. Oek dakiten guzia ateta erazi nai diet. Ea lapur ori bein betiko arrapatzen de– gun. Beti, lapurra etxe ontakoa dala esaten di– date, eta Joxe zure senarrak aspaldian urkamen– dira eramana bear lukela. Nik, berriz, ez det si– nisten. Oiek gorrotoan zauzkate eta orregatik ari dira orrela. - Gorrotoan, jakiña. Ostatu au nai lite– kek, ta gu, berriz, ez gaudek uzteko. Bere la– nak eta ixtilluak badizkik onek. Baña etzeukagu ezin bizirik. Sendi guziak, iñora joan gabe, etxean billatzen diagu gañera lana. - Ori ez nekin. Orain gauzak obeto uler– tzen ditut. «I ez aiz lanera etorri; polizi biali aute i onera» esan zidan lengoan alkateak. «Eta zuei zer? -erantzun nien-. Polizia banintz, on besterik ez nizuteke egingo. Noiznai diru-ebas– teak badirala; alkateari egundoko buru-austeak ekartzen dizkiola; erriaren izen ona ere orrek zikintzen duela, zerok askotan esan didazute. Ez nizuteke on gutxi egingo, zein dan arrapatuko banu.» Polizia banintz, lenengo berak poztu bear luteke, eta neri lagundu egia garbitzen. Baña orren beldurrak daudela uste det. Ezkutukoren bat bada oien artean. Nik, beñepin, dena entzun ta gogoan artzen det. Ikusiko degu zer ateratzen dan. Txori illunetik illunera lanean ari uan. Osta– tuan pakea zegoken. Baña alako batean, zapla!, beste lapurreta. Oraingoan ere egundoko pu– tzua. 131

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz