BCCCAP00000000000000000001803
pakean, iñork nor zan etzekila, Txorik bere anai zarrenaren eztaiak ospatu zizkin. Ezkonberriak, bein bazkaria bukatutakoan, arratsalde erdi aldera, eztaiondo on bat igarotze– ra joan eta bukatu itun ango iskanbillak. Urrengo astelenean así uan lanean arrobian. Illunetik illunera lan egiten ziteken orduan, sos pixar batzuk irabazteko pozean, eta jendea ez uan oartu ere, bibote aundi ura ostatu artan apupillo zegonik. Igandea etorri zanean, an azaldu uan, Anto– ni ta etxeko alabei lagunduz, bere arrebak zizkin ta. Joxek zer ikusi gutxi zeukaken tabernako Ia– netan. Arek baratzako ta ukulluko lana zerama– kiken eta gutxi azaltzen uan estatuan. Etxeko semea balitz bezela zebilleken Txori, bear zanean lagunduz, batez ere puska astunak ziranean. Bestela, alkate anaiengana joango uan. Aiek andik aldegiten zuten arte, pake-pakean musean jardungo zin. Antoni oartu uan aien adiskide miña, itxuraz beñepin, egin zala, eta etzitzaioken ondo irudi– tzen. Bein ala esan zioken: - Ondo ezagutzen al dituk oiek? - Bai, Antoni. Zuk uste dezun baño obe- to. Berak esanta, denaren berri badakit. Baña oraindik obeto ezagutu nai ditut. Ez nabil oie- 130
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz