BCCCAP00000000000000000001802
tsatu ere. Aurrera giazik, aurrera. Consejo de guerra egingo ornen zigutek. Bizirik geratzen bagera, geratzen danak puska bateko ostatua izenpetu bearrean gaituk. Ori dek gure iritzia. Naiago genio berri on batzuk ekartzea. Baña gezurretan ezin ariko gaituk. -Consejo de guerra, zer dek ori? -Zer esango diagu, gerok ere etzekiagu-ta? Baña, <lana dala, iseka bat gizonaren biziaren– tzat, nere iritzi apalean. Militarrak nai dituzten legerik gaixtoenak jartzen badituzte ere, ez di– tuk iñor Jainkoaren aginduari indarra kentzeko: iñor ez iltzea. Ori ez dek aldakorra. Etzegok gizonaren eskuetan. Oiek eta gu berdin arrapa– tzen gaitzik agindu orrek. Militarren justizia esan oi ditek. Ez bada gaurko egunean baño zuzenagoa, amaika gizon iltzeren errudunak di– tuk. Consejo de guerra, zer esatea nai uke? Mili– tar batzuk beren sable ta guzi. ltxurak, alegia. Ori bai. Zuzentasun-zaleak diran ezkero, berak diotenez, gurutzetxo bat ere ezin palta, lekuko bezela. Batzar txiki bat egingo ditek gure peka– tuak epaitzeko, ta aiek erabakiko ditek guk zer merezi degun . Bost jartzen dituk, noski, epai– maian; bostak gure etsai amorratuak. Milita– rrak dituk eta orrekin dena esana zegok. Beste bat aukeratuko ditek, militarra ura ere, guri zigorrak eman erazteko. Al badute, eriotza be– ra. Epai-maikoak zirikatzeko, beste ai~on bat aukeratuko zigutek, au ere militarra, gure etsaia alegia, guk ez degula ainbestekorik merezi ta erruki pixka bat eskatzeko. Ori dena, etsaien arteko lana. Laguntzallerik ez dek bat bakarrik 98
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz