BCCCAP00000000000000000001802

Arkitu ziguken , bere ustez, consejo de guerra'ra eramateko naiko gaiztakeria. Andik aurrera– koa, maian exertzen ziran izardunak egingo zi– teken. Sartu giñaneko, ala esan ziguken itzetik ortzera: -Quedan ustedes procesados. Banaka-banaka gure beatz-markak paper banatan jarri genizkin eta kito. Gure askatasun– itxaropenak joan itun. Mikelete itzultzalleak esan zizkiguken atze– koz aurrera epailleak esan zitun itzak. Alegia, procesados orrek zer esan nai zuen: andik egun batzutara berriz deituko giñula. Amaika lekutan badizkitek gure beatz– markak. Galtzen bagera ere, billatzeko aña utzi diagu gure etsaien eskuetan. Jakiña, orain gure aitortzak Burgos'era joango dituk, ango fiskala– rengana. Beste salaketarik ez badute naasten, etzekit andik zer atera bear duan. Baña gauz bat zeukagu kontuan artu bearra: denak etsaiak di– tugula; ta, arratseko erteerak iltzeko baziran, ez giñuzteken gu ere musu bana emanta bialiko. Gure auzia, beñepin, aurrera ziek; eta, luzatu gabe, jakingo diagu aurrerako geran edo bidean utziko gaituzten. 95

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz